Amaitu dira Mirakontxa pasealekuko espaloia konpontzeko azken hilabeteotan egin diren obrak: 60 metroko zati bat, guztira. Zoladuran pitzadura batzuk aurkitu ziren, eta lur-jausi txiki batzuk ere bai, euri-ura iragatean sortuak.
Miguel Ãngel DÃez Hiri Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, “ezpondari eusteko obra bat egin da, eta, gero, espaloia berregin egin da, baita pasealekuak dituen begiratokietan ere. Baranda ere berritu da, bai berde kolorekoa, pasealekuaren luzetarako tartekoa, bai eta Kontxa modeloko barandak ere, eserlekua duten begiratokietan daudenakâ€.
Lanek 3 hilabete iraun dute, eta kostua, guztira, 89.908 €-koa izan da.