Donostiako Sustapenaren Hiri-Barometroak agerian utzi du susperraldi bat izan dela, datu nagusiei dagokienez, COVIDak eragindako osasun-krisiaren etaparik gogorrena iragan eta gero.
Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Marisol Garmendiak, azpimarratu du «pandemiaren inpaktua oztopo handia izan zela mundu erdiko egoeran, baina Donostiako osasun onari eta sendotasunari esker, susperraldi progresiboa izan da, gure hirian, ekonomiari eta enpleguari dagokienez, eta horrek hurrengo urteetarako joera positiboa markatzen du».
ENPLEGUAREN BILAKAERA
2022ko azaroko datuen arabera, Donostiak Estatu osoko tasarik txikiena izaten jarraitzen du: biztanleria aktiboaren %7,8 du; tasa hori %8,2koa da Gipuzkoan eta %10,3koa Euskadin.
Gipuzkoako hiriburuan 6.956 langabe daude; horietatik 3.868 emakumeak dira eta 3.088 gizonak. Nabarmentzekoa da emakume langabeek ia puntu bat egin dutela behera aurreko hilabetearen aldean, eta gizon langabeek, berriz, %0,7 egin dutela gora.
ZERBITZUEN HIRIA
2021eko Barometroaren erradiografiak Donostiaren profila zerbitzu-hiri batekoa dela erakusten du; enpresa-dentsitatea 1.000 biztanleko 83 enpresakoa da, Sevilla (75) edo Málaga (73) bezalako hirien gainetik.
Zerbitzuen sektorea Udalaren Barne-Produktu Gordinaren %89 da --hau da, %4,5eko igoera izan da 2020. urtearekin alderatuta--, eta 2021ean sortutako enpleguaren %84.
ZIENTZIA ETA BERRIKUNTZA
Hiria azken urteotan egiten ari den inbertsio-ahalegina bereziki esanguratsua da, eta %10 handitu da 2020 eta 2021 artean.
6.000 pertsona inguruk egiten dute lan sektore horretan, I+Gra bideratutako euskal enpleguaren %20. Emakumeak %46,5 dira.
2021ean, jarduera horiek sortutako inbertsioa 277 milioi eurokoa izan zen, azken urteetako progresioari eutsiz.